Evolución Obras Oinaurre Berri

Miguel Imaz Constuctores-ek Amezketako Papel Aralar-en makina berri bat instalatzeko pabiloiaren handitze lanak amaitu ditu.  Makina honek, paper zapi busti biodegradagarria egingo du.  Ingurumenari errespetua dion produktu berria da eta orain arte ekoiztu duten modeloa, funtzio hau betetzen ez duena, ordezkatuko dute.

Egin diren lanak hauek izan dira nagusiki: lehengo ko-generazioa, kalderak, tailer elektrikoa etabar... batzen zituzten eraikin zaharrak eraitsi, eta 6.161,48m²-ko eraikin berri bat eraiki.  Metro hauek beheko solairu batean eta hainbat solairuartetan banatzen dira.  Beheko solairuan ekoizpenerako eta paper makinarako osagarriak instalatuko dira eta goiko solairuan makina barria jarriko da, diseinu berdineko beste linea baterako toki librea utziz.

Papel Aralar zabalkunde haundian dagoen enpresa bat da eta nazioartean duen sendotasunaz, 30 herrialde baino gehiagotan izanik, merkatu espainiarreko lehena da eta Europa mailan leheneko postuetan dago. 

 

Informazio gehiago:

 Papel Aralar


 

Nahiago baduzu, aldizkariaren bitartez gure berrieikin eguneratu zaitezke.

 Harpidetu zaitez