Caseta comercial

Itxura berria estreinatzen dugu!

Oinaurre Berri sustapeneko kaseta komertzialak itxura berri du. VPC etxebitzak eraikitzen ari diren gunearen ondoan kokaturik dago. Hots egin (650 242 965) eta bisita egin iezaguzu etxebizitzei buruz informazioa eskuratzeko. 2 eta 3 logeladun etxebizitzak, kanpoaldera begira eta sukalde erabat hornituekin. Inguru gazte eta lasaia, erdialdetik oso gertu.

 Informa zaitez!

 Ubicación caseta

 

 


Evolución Obras

Amezketako Papel Aralar-en Pabilioiaren Handitze Lanak Bukatu ditugu

Miguel Imaz Constuctores-ek Amezketako Papel Aralar-en makina berri bat instalatzeko pabiloiaren handitze lanak amaitu ditu.  Makina honek, paper zapi busti biodegradagarria egingo du.  Ingurumenari errespetua dion produktu berria da eta orain arte ekoiztu duten modeloa, funtzio hau betetzen ez duena, ordezkatuko dute.

Egin diren lanak hauek izan dira nagusiki: lehengo ko-generazioa, kalderak, tailer elektrikoa etabar... batzen zituzten eraikin zaharrak eraitsi, eta 6.161,48m²-ko eraikin berri bat eraiki.  Metro hauek beheko solairu batean eta hainbat solairuartetan banatzen dira.  Beheko solairuan ekoizpenerako eta paper makinarako osagarriak instalatuko dira eta goiko solairuan makina barria jarriko da, diseinu berdineko beste linea baterako toki librea utziz.

Papel Aralar zabalkunde haundian dagoen enpresa bat da eta nazioartean duen sendotasunaz, 30 herrialde baino gehiagotan izanik, merkatu espainiarreko lehena da eta Europa mailan leheneko postuetan dago. 

 


Viviendas en Oinaurre Berri de Irun de Miguel Imaz Constructores

Lanen Bilakaera Oinaurren

Oinaurre Berri sustapeneko etxebizitzen lanen hasiera eta gero, beren bilakaera kontsultatu dezakezu web gunera igoko ditugun argazkien bitartez. Horretarako, sustapenean bertan 'Lanen Bilakaera' atalean sartu beharko duzu.

Gutxiago falta da!


Miguel Imaz Contrucción de viviendas

2015: etxebizitza erosteko urtea

El Mundo egunkariaren duela gutxiko argitalpen baten arabera, aurten momentu ona da etxebizitza erosteko. Gaur egungo denbora eszenatoki ideal bilakatzen duten faktore nagusiak prezioen egonkortzea, zerga erreforma eta hipoteken ematea dira. Gainera, herrialdeak jasanarazi duen krisi ekonomiko sakona dela eta aukera on dexente aurkitu daitezke.


Viviendas en Oinaurre Berri de Irun de Miguel Imaz Constructores

Etxebizitza libreen komertzializazioa hasi da Oinaurren

Oinaurre Berri sustapeneko etxebizitza libreen komertzializazioa hasi da jada. Etorkizunean Clara Campoamor izena eramango duen kalean kokaturiko 2 eraikin dira. Auzo gazte eta inguru lasai batean, Irungo erdialdetik pauso batera. 2 eta 3 logelako etxebizitzak, sukalde erabat hornituekin. Terrazadun teilatupe ikaragarri, garaje eta trastelekuak eskuragarri. 2016 urteko amaiera aldera entregatzea aurreikusten da.